XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Miraririk ez, otoitz egin gabe.
Erri gosetua - ikusi ta biotz utsa dana, kupitu ez?.
Artzairik gabeko artaldea, zer litzake?.
Errukarriagorik! Bere-bere du artaldetxoa.
Ta neurri guztien gañetik, irten-bide bakarra: otoitza.
Jainkoak asmatutako jokabidea! (Mt. 9, 36).
Noiz eta nun ez? Eukaristia agintzerakoan. Lazaroren illobian. Errege aukera nai dutenean.
Irurogei-ta-amabi ikasleak alai ikustean.
Baratzako une samurgarrian.
Apaltokian, gurutzean, il-zorian.
Eta gure aldezko otoitzean jarraitzen du Zeruan:
(Jo. 2, 1-2).
Alaxe beti! Zabal Berriona nun-naitik, eta ezetz otoitz aipamenik gabeko orrialderik arkitu al?.